Itxi

Venezuela

'Estatu terrorismoa' salatu du Venezuelako fiskal nagusiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Auzitegi Gorenak Ministerio Publikoaren hainbat eskuduntza eman dizkio Herri defendatzaileari.

Luisa Ortega Venezuelako fiskal nagusia. EFE

Luisa Ortega Venezuelako fiskal nagusiak salatu duenez, Nicolas Maduro presidentearen Gobernuarentzat "herrialde osoa da terrorista", eta, bere ustez, "Estatu terrorismoa" da existitzen dena. Horren ildotik, manifestazio eskubidea "galdu" dela eta zibilak justizia militarrean auzipetzen ari direla ohartarazi du.

"Badirudi herrialde osoa dela terrorista [...], nik uste dut Estatu terrorismoa dugula. Izan ere, galdu egin da manifestazio eskubidea, manifestazioak gupidagabe jazartzen ari dira eta zibilak militarrean auzipetzen ari dira", esan du, prentsaurrekoan.

Gaur, Gorenak Ministerio Publikoaren hainbat eskuduntza eman dizkio Herri defendatzaileari.

Gainera, polizia agente batek helikoptero bat lapurtu eta, horrekin, Barne Ministerioaren eta Auzitegi Nagusiaren egoitzen aurka tiro egin du Caracasen.

Albisteak (1)