Itxi

Krisialdia

Venezuelako erakundeei erasotzeko erabili zuten helikopteroa topatu dute

Agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Maduroren esanetan, "eraso terrorista" izan zen gertatutakoa eta Oscar Perez bilatzeko eta atentatu berriak prestatzen ari daitezkeen taldeak antzemateko agindua eman du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Venezuelako segurtasun indarrek Oscar Perez pilotu eta poliziak Justizia Auzitegi Nagusia eta Barne Ministerioari eraso egiteko erabili zuen helikopteroa aurkitu dute. Gobernuak "eraso terroristatzat" hartu du gertatutakoa, baina oposizioak aipatu du balitekeela muntaia izatea, militarren presentzia areagotzea justifikatzeko.

"Eguraldiaren baldintzak gorabehera, Indar Armatu Nazional Bolivartarrak Oscar Perez terroristak erabili zuen helikopteroa aurkitu du", iragarri du Tareck El Aissami Venezuelako presidente ohiak, Twitterren.

Nicolas Maduroren Gobernuaren bigarrenak zehaztu duenez, helikopteroa "Vargas estatuko ipar kostaldean, Osman", aurkitu dute.

El Aissairen esanetan, segurtasun indarrek "terrorista bilatzen" jarraitzen dute. Inteligentzia Nazionaleko Zerbitzu Bolivartarreko agenteek Perezen etxebizitza miatu dute dagoeneko.

Perez Zientzia Poliziaren aireko garraioen taldeko inspektore eta pilotua da. Hango helikoptero bat lapurtu eta erakundeen aurka tiro egin zuen, baita granadak jaurti ere. Ondoren aireratutako zenbait bideotan azaldu zuenez, Perezen asmoa Venezuelan "ordena konstituzionala" berrezarri eta Madurori dimisioa ematea, eta hauteskundeak deitzea, izan da.

Maduroren arabera, gertatutakoa "eraso terrorista" bat izan da, eta Oscar Perez bilatzeko eta atentatu berriak prestatzen ari daitezkeen taldeak antzemateko agindua eman du. Oposizioak, aldiz, esan du atentzioa beste leku batera bideratzeko muntaia izan dela, erasoa egin baitzuten Parlamentuan, ordu berean.

"Estatu terrorismoa"

Bestalde, Luisa Ortega Venezuelako fiskal nagusiak salatu duenez, Nicolas Maduro presidentearen Gobernuarentzat "herrialde osoa da terrorista", eta, bere ustez, "Estatu terrorismoa" da existitzen dena. Horren ildotik, manifestazio eskubidea "galdu" dela eta zibilak justizia militarrean auzipetzen ari direla ohartarazi du.

"Badirudi herrialde osoa dela terrorista [...], nik uste dut Estatu terrorismoa dugula. Izan ere, galdu egin da manifestazio eskubidea, manifestazioak gupidagabe jazartzen ari dira eta zibilak militarrean auzipetzen ari dira", esan du, prentsaurrekoan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)