Manifestazioak
79 pertsona hil dira dagoeneko Venezuelako protestetan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hori da azken hilabeteetan herrialdean izandako manifestazio eta protesta ekitaldietan hildakoen balantze ofiziala.
Azken orduetan beste bi pertsona hil dira Venezuelan izaten ari diren manifestazio eta protestetan, bertako hainbat agintarik jakitera eman dutenez. Dena den, Fiskaltzak bi heriotza horietako bakarra baieztatu du, eta, beraz, balantze ofizialaren arabera, 79 pertsona hil dira azken hilabeteetan herrialdean.
Ministerio Publikoak (Fiskaltza) Twitter sare sozialean duen kontuaren bitartez adierazi duenez, (20 urte) da azken hildakoa. Iturri horren arabera, Maracaibo hiriko barrikada batean parte hartzen ari zen zisterna-kamioi batek harrapatu duenean.
#AHORA 1/2 Comisionado Fiscal 4 de Zulia para investigar muerte de Luigin Paz (20) ocurrida en una manifestación en Maracaibo este #28Jun
— Ministerio Público (@MPvenezolano) 29 de junio de 2017
2/2 La víctima estaba en una barricada cuando fue arrollada por un camión cisterna en el Distribuidor Perijá #28Jun
— Ministerio Público (@MPvenezolano) 29 de junio de 2017
Oposizioko MUD Batasun Demokratikoaren Mahaiak deituta, ehunka pertsonak herrialdeko hainbat errepide itxi dituzte lau bat orduz, Nicolas Maduro presidenteak Konstituzioa aldatzeko dituen asmoen aurka protesta egiteko.
Bestalde, oposizioko kideen esanetan, Roberto Duran 26 urteko gizonezkoa hil da Barquisimeto hirian izandako manifestazio batean. Hala ere, Fiskaltzak ez du hildako hori baieztatu. Azken hori ere baieztatuz gero, 80 lirateke protestak hasi zirenetik Venezuelan hildakoak.
Alfredo Ramos Barquisimetoko alkateak baieztatu egin du heriotza hori, eta Gobernua egin du heriotza horren erantzule.