Krisia Venezuelan
Venezuelako oposizioak erreferenduma deitu du uztailaren 16an
Agentziak | Erredakzioa
Gobernuak abiarazitako prozesu eratzaileaz eta hauteskundeak deitzeko aukeraz galdetuko diete herritarrei.
Venezuelako oposizioak erreferenduma deitu du uztailaren 16rako, "herriak bere etorkizuna erabaki dezan".
Horrenbestez, Nicolas Maduroren Gobernuak abiarazitako prozesu eratzailea onartzen duten ala ez eta hauteskundeak deitzeko aukeraz galdetuko diete herritarrei.
"Herriak erabaki behar du Konstituziotik kanpo dauden botere publikoak eraberritzea babestu ala ez; nazio batasunerako gobernu bat eratu behar den ala ez; eta hauteskunde gardenak eta libreak deitu behar diren ala ez", azpimarratu du Julio Borges oposizioko kidea Venezuelako Parlamentuko presidenteak.
Hirugarren galdera bat ere egingo dute erreferendumean, funtzionarioek eta Armadak Venezuelan izan behar duten paperaz.