Itxi

Tachira estatuan

25 urteko gazte bat hil da Venezuelan, protesta batean

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Oposizioak eta Gobernuak elkarri leporatu diote errua. Diputatu batzuen arabera, gas negar-eragile pote batek jo du bularrean; eta Fiskaltzaren esanetan, gazteak "eskuz egindako lehergailu bat" zuen .

Your browser doesn’t support HTML5 video

25 urteko gazte bat hil da oposizioak deitutako manifestazio batean Tachira estatuan, asteartean, Venezuelako Ministerio Publikoak (MP, Fiskaltza) jakinarazi duenez.

"Tachirako 4. Fiskaltza Englert Duqueren heriotza ikertzen ari da. Uztailaren 4an gertatu da Tabiran, manifestazio batean zegoela", erakundeak Twitterren argitaratutako mezuaren arabera. Tachira estatuko hiria da Tariba.

Oposizioko zenbait diputaturen esanetan, gaztea segurtasun indarrek manifestazioetan egindako "errepresioak" hil du.

"Errepresio neurrigabearen beste biktima bat! Enyelberth (Englert) Moncada, 25 urte, hil da Tachiran. Gas negar-eragile pote bat zuzenean bularrera", esan du Juan Manuel Olivares Twitterren.

Bestalde, Nestor Reverol Barne ministroaren hitzetan, gaztea "eskuz egindako lehergailu bat" manipulatzen ari zen "indarkeriazko manifestazio" batean.

"Gaztea lehergailua aktibatzen saiatu zen GNB lapurtutako bi lehergai kamioi berreskuratzen ari zenean", esan du Twitterren.

Halere, Fiskaltzak ez du momentuz gaztearen heriotzaren zehaztasunik eman.

Albisteak (3)

Bideoak (1)