Itxi

Venezuela

Leopoldo Lopez espetxetik ateratzeko txostenari oniritzia eman zion Madurok

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Venezuelako presidenteak azaldu duenez, txosten horri esker, oposizioburuari ezarritako espetxe-zigorra etxean betetzea baimendu diote.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Leopoldo Lopez oposizioburua kartzelatik ateratzeko asmoz, Egia, Justizia eta Bakearen Batzordeak aurkeztutako txostenari oniritzia eman ziola azaldu du Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak. Txosten hori Auzitegi Gorenera heldu zen geroago eta horri esker, Lopezi ezarritako espetxe-zigorra etxean betetzea baimendu diote.

"Delcy Rodriguezek zuzendutako Egia, Justizia eta Bakearen Batzordearen proposamenari erreparatuta, eta nire oniritzia jaso ostean, (Lopezi etxe barruko atxilotzea ezartzea) erabaki zuen bart Auzitegi Gorenak", adierazi du Madurok.

Larunbat honetan Anzoategiko estatuan Estatuko irrati eta telebista katean egindako ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Venezuelako presidenteak.

Albisteak (2)

Bideoak (1)