Ameriketako Estatu Batuak
Trumpen semeak bazekien abokatuaren informazioa Kremlinetik zetorrela
Agentziak | Erredakzioa
Rob Goldstone publizistak antolatu zuen bilera, eta, aurrez aldetik, abokatu errusiarrak emango zion informazioa Kremlinetik zetorrela esan zion Trumpen seme nagusiari.
Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen seme nagusia, Donald Trump Jr., abokatu errusiar batekin bildu zen iaz, Hillary Clinton hautagai ohiari buruzko informazioa lortzeko asmoz. The New York Times egunkariak argitaratu duenez,Trumpen semeak bazekien abokatua Kremlinetik zetorrela.
2016ko ekainaren 9an Trump Dorrean izan zen bilera Rob Goldstone publizistak antolatu zuen, eta, aldez aurretik, korreo elektronikoz jakinarazi zion presidentearen semeari bileran emango zioten informazioa Moskutik zetorrela.
Horrez gain, Kremlina Donald Trumpek AEBetako hauteskundeak irabazteko ahaleginak egiten ari zela jakinarazi zion Goldstonek Trumpen semeari, aipatutako korreoan.
Kremlinetik zetorrela jakinda, Trump Jr. Natalia Veselnitskaya abokatu errusiarrarekin bildu zen, eta, ustez, Hillary Clintoni kalte egingo zion informazioa eskaini zion errusiarrak.
Trump Jr., Veselnitskaya, Jared Kusher (Trump presidentearen aholkularia) eta Paul Manafort (orduko kanpainako zuzendaria) izan ziren Trump Dorreko bileran, New York Timesen informazioaren arabera.
Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen taldeari eta Kremlinari dagokienez, bileraren berririk ez zutela adierazi dute.
adierazi dute.