Itxi

Krisia

Venezuelak Defentsa Kontseilua jarri du martxan AEBren 'mehatxua' dela eta

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Asanblada Nazional Konstituziogilea abian jartzen bada, isun ekonomiko "handiak eta berehalakoak" jarriko dizkiola esan zuen Etxe Zuriak, eta Madurok horri erantzun nahi izan dio.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: Efe

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak martxan jarri du Nazioaren Defentsa Kontseilua AEBren "mehatxu inperiala" hitzekin definitu duenari aurre egiteko; izan ere, Asanblada Nazional Konstituziogilea abian jarriz gero, isun ekonomiko "handiak eta berehalakoak" jarriko dizkiola mehatxatu zuen Etxe Zuriak.

"Nazioaren Defentsa Kontseilua abian jartzea erabaki dut Konstituzioaren 323. akordioan oinarrituta, mehatxu inperialari erantzuteko (…) Erantzuna oso sendoa izango da, gure aberriaren Ondare historiko Antikolonialaren eta Antiinperialistaren defentsan", adierazi du Madurok Twitter bidez.

 

 

Agintari venezuelarraren esanetan, atzerriko gobernuek ez diote Venezuelari agindurik emango, ezta gobernatuko ere.

 

 

Albisteak (4)