Itxi

Ameriketako Estatu Batuak

Donald Trumpen semeak azalpenak emango ditu datorren astean Senatuan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Errusiak AEBko hauteskundeetan esku-sartzerik izan zuen ikertzen ari da Senatua, eta Hillary Clintoni buruzko informazio kaltegarria jaso zuen argitu beharko du Trumpen semeak.

Donald Trumpen seme nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

Donald Trumpen seme nagusiak eta haren kanpaina arduradun izandakoak, Paul Manafortek, agerraldia egingo dute datorren asteazkenean Ameriketako Estatu Batuetako Senatuan.

Errusiak AEBko hauteskundeetan esku-sartzerik izan ote zuen ikertzen ari da Senatuko batzordea.

Duela aste batzuk zabaldu zen Donald Trumpen seme nagusia Kremlinarekin lotura duen abokatu errusiar batekin bildu zela 2016ko ekainean, Hillary Clintoni (AEBko presidentegaia zen orduan) kalte egingo liokeen informazioa eskuratzeko asmoz.

The New York Times egunkariaren arabera, bilera hartan Paul Manafort, Jared Kushner AEBko presidentearen suhia eta beste lau pertsona gehiago izan ziren, Natalia Veselnitskaya abokatuaz gain.

Donald Trump AEBko egungo presidentearen hauteskunde-kanpainako taldea eta Kremlina AEBko hauteskundeetan eragiteko asmoz aritu zirela erakusten duen froga nabarmenena omen da aipatu bilera.

Albisteak (3)