Venezuela
Madurok 'Despacito' egokitu du, prozesu konstituziogilea sustatzeko
eitb.eus
"Despacito, ejerce tu voto en vez de las balas...". La versión chavista de la canción del verano llama a defender las ideas "en paz y en calma".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Venezuelako Gobernuak "Despacito" Luis Fonsiren kanta ospetsuaren egokitzapen bat publikatu du, asanblea konstituziogilea sustatzeko asmoz.
Nicolas Maduro presidenteak berak aurkeztu du kantaren bertsio chavista, astero duen telebista saioan. Bertan, gainera, abestia biral bihurtzeko deia egin du.
Gobernuaren kantak "botoak" erabiltzea eskatzen du, "balak" baino gehiago, eta aurrez aurre dauden herritarrak "anaiak" direla aldarrikatzen du.
Erika Ender, "Despacito" kantaren sortzaileetako bat, bertsio chavistaren aurka agertuda, eta deitoratu egin du Maduroren "Erregimenak" baimenik gabe erabili izana.
Uztailaren 30ean, venezuelarrek Asanblea Nazional konstituziogilearen 500 kideak aukeratu behar dituzte.