Itxi

Venezuela

Madurok elkarrizketa eskatu du eta oposizioak Caracas hartzeko deia egin du

Agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Presidenteak hauteskunde prozesuan eragin dezakeen edozein manifestazio egitea galarazi du, baina oposizioak ohartarazi du bozketa oztopa lezakeela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gero eta gertuago dago Venezuela Asanblea Nazional Konstituziogiletik, Estatuaren egitura aldatu ahal izatea ekarriko duen asanblea hori sortzetik. Bitartean, Nicolas Maduro presidenteak elkarrizketarako deia egin dio oposizioari, hiru egun barru, prozesua egin aurretik.

Elkarrizketarako deia egin baino lehen, "hauteskunde prozesuari kalte egin diezaiokeen edozein manifestazio publiko, elkarretaratze, bilkura edo bestelako ekitaldi egitea" debekatu du Madurok.

Oposizioak ez du Maduroren eskakizuna ukatu, ezta onartu ere, baina kalera joateko desafioa egin dio, eta ziurtatu du, debekuak debeku, egin egingo duela Konstituziogilearen aurka gaurko deituta dagoen martxa.

Batasun Demokratikoaren Mahaiak "Caracas hartzeko" deia egin zien orain egun batzuk venezuelarrei, eta berretsi egin du protesta hori egiteko deialdia, eta "Venezuela hartzea" eskatu dio gizarteari.

Gaurkoa Mahaiak Konstituziogilea geldiarazteko orain arte inoiz deitutako manifestazio handienetako bat da. Madurok deitutako prozesuan, Konstituzio berri bat egingo dute, baina, oposizioaren iritzian, "diktadura egonkortzeko" modu bat baino ez da.

Oposizioaren ordezkariek gaur, bihar eta etzi (bozketaren egunean) herrialde osoko kaleak eta etorbideak blokeatzeko deia egin du.

Madurok igandeko bozketa bertan behera uztea espero du oposizioak, eta aurreratu du agian bozketa oztopatuko duela.

Madurok "gai nagusiez hitz eginez elkar ulertzeko mahai nazionala" osatzea proposatu du oposizioak deitutako 48 orduko grebaren bigarren egunean.

Albisteak (2)

Bideoak (1)