Itxi

Krisia

Beste pertsona bat hil da Venezuelako protestetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hainbat pertsona hil dira azken egunotan manifestarien eta poliziaren arteko liskarretan, Asanblea Konstituziogilea aukeratzeko igandean egingo den bozketa baino lehen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

18 urteko mutil bat hil da tiroz San Cristobal hirian egindako manifestazioan, Venezuela mendebaldean. Hala, 109 dira orain dela lau hilabate protestak hasi zirenez gero hildako pertsonak, Fiskaltzaren arabera.

Venezuelako Fiskaltza Nagusiak Twitter bidez azaldutakoaren arabera, Gustavo Villamizarrek "tiro bat jaso zuen Alberto Adriani Lizeotik hurbil zegoenean". Hori dela eta, gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu dutela baieztatu du.

Hainbat pertsona hil dira herrialde osoan, oposizioak eta gizarteko hainbat sektorek deitutako 48 orduko greban poliziak eta manifestariek izandako liskarretan. Nicolas Maduroren Gobernuak bihar, igandean, asanblea konstituziogilea aukeratzeko deialdia bertan behera uztea eskatu du oposizioak.

Ehunka pertsona atxilotu dituzte azken egunotako protestetan. Enpresak ixteaz gain, langileek greba egin dute, eta kaleak itxi dituzte.

Fiskaltzaren arabera, Poliziak giza eskubideak urratu ditu protestei aurre egiteko ekintzetan. Luisa Ortega Fiskal Nagusiaren aburuz, manifestarien aurkako errepresioa "neurriz kanpokoa" izan da.

Hainbat guardia nazional atxilotu dituzte, manifestarien hilketarekin zerikusia izan dutelakoan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)