Itxi

Nazio Batuek

Misilak jaurtitzeagatik zigor gehiago ezarri dizkiote Ipar Koreari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak adostutako zigorrak dira, eta AEBk ebazpen hori txalotu egin du.

Misil balistikoekin bi proba egin ditu Ipar Koreak. Argazkia: EFE

Kontinentearteko misil balistikoekin (ICBM) proba bi egiteagatik Ipar Koreari zigor gehiago ezartzea erabaki du larunbat honetan Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak. Litekeena da zigor horiek Ipar Korearen urteko esportazioak heren bat murriztea.

AEBk sustatutako ebazpen horren ondorioz, Ipar Koreak debekatuta dauka ikatza, burdina, burdin-minerala eta itsaskia esportatzea; gainera, gainerako herrialdeek ezin dituzte Ipar Koreako langile gehiago kontratatu ezta Ipar Korearekin inbertsio bateratuak egin.

Nikki Haley AEBko enbaxadoreak ebazpena txalotu du, eta "defentsazko neurri zuhurrak hartzen" jarraituko dutela iragarri du. "Ipar Koreako mehatxua aurrera doa arin, eta gero eta arriskutsuagoa da", ondorioztatu du.

Albisteak (2)