Ostiral arratsaldean
Gizon batek gutxienez bi lagun hil ditu labankadaz Turku hirian (Finlandia)
Agentziak | Erredakzioa
Beste zortzi lagun zauritu dira. Poliziak erasotzailea atxilotu du. Merkatu batean gauzatu du erasoa.
Gutxienez bi lagun hil eta beste zortzi zauritu dira ostiral honetan Finlandiako Turku hirian, aizto bat zeraman gizon baten erasoaren ondorioz. Gizon hori, gerora, Poliziak atxilotu du, agenteek jakitera eman dutenez.
Herrialdeko hego-mendebaldeko tren-geltokietan alerta-maila altua ezarri dute; gauza bera egin dute Helsinkiko aireportuan.
16:40ak aldera gertatu da erasoa (Euskal Herriko 15:40an), Puutori merkatuan.
'Poliziak jaurtiketa bakar baten bidez atxilotu zuen susmagarria, hankan jo zion', esan dute agenteek. Poliziak ez du zehaztu, oraingoz, atentatu terrorista den; atxilotuta galdekatuko dute, ospitaleratuta dago.