Urakanak Atlantikoan
Maria urakanak kalte 'larriak' egin ditu Puerto Ricon
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ehunka etxebizitza suntsitu dira 220 km/h-ko haizeak direla eta. Gainera, hainbat ibaik gainez egin dute, eurien ondorioz.
Ricardo Rosello Puerto Ricoko gobernadoreak adierazi du Maria urakanak kalte "larriak" egin dituela, baina oraingoz badirudi ez dela inor hil.
Horren esanetan, oraindik beste egun bat emango dute euripean, eta erreskate taldeak ezin dira kalera atera oraindik, haizea baretu arte.
Uhartea "hondamendi eremu" izendatzea eskatu dio Rossellok Donald Trump AEBko presidenteari.
Astelehenean ezarri zuten larrialdi egoera, Maria iristear baitzegoen, eta Puerto Ricoko Larrialdietarako Agentziak oraingoz etxean geratzeko eskatu die herritarrei.
Ehunka etxebizitza suntsitu dira Puerto Ricon, 220 km/h-ko haizeak direla eta. Gainera, hainbat ibaik gainez egin dute, eurien ondorioz.
Maria azken 80 urteetan Puerto Rico astindu duen urakan indartsuenetakoa izan da. Indartsuena, baina, Irma izan zen, joan den astean Karibe aldea eta AEB hego-ekialdea astindu duen urakana.