Itxi

URAKAN SASOIA

'Nate' urakanak uholdeak eta argindar mozketak eragin ditu Estatu Batuetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Urakanak indarra galdu du AEBko hegoaldetik sartu ostean, eta depresio tropikal bihurtu da jada.

'Nate' a su paso por Mississippi. EFE.

Nate urakanak indarra galdu du AEBko hegoaldetik sartu ostean, eta depresio tropikal bihurtu da jada. Euriteak utzi ditu Louisianan, Alabaman eta Mississippin, baina ez du kalte material larririk eragin.

AEBko Urakanen Zentro Nazionalak jakitera eman duenez, Nate Alabaman sartu da orduko 55 kilometroko haize boladekin, eta Kentucky eta Mendebaldeko Virginiarako bidea hartu du.

Nate urakanak Mississippi ibaiaren bokaletik iritsi zen lurrera, lehen mailako kategoriarekin eta orduko 140 kilometroko haize-boladekin.

Erdialdeko Amerikan, 30 hildako utzi ditu; batez ere, Costa Rican, Nikaraguan eta Hondurasen. Herrialde horietan, uholdeak eta luiziak izan dira urakanaren ondorioz.

Aurten AEBra iritsi den hirugarren urakana da Nate, aurretik Harvey eta Irma urakanen indarra pairatu baitute.

Albisteak (1)