Erasoa New Yorken
New Yorkeko ustezko terrorista Uzbekistango 29 urteko gizon bat da
Agentziak | Erredakzioa
Poliziak ohar bat aurkitu du erasoa egiteko erabilitako ibilgailuan. Agiri horren arabera, Estatu Islamikoa talde jihadistaru egotzi diote atentatua. Ustezko egilea, uzbekiarra, atxilotuta dago.
Your browser doesn’t support HTML5 video
New Yorkeko atentatu terroristaren egileak asteak zeramatzan erasoa prestatzen, eta Estatu Islamikoaren argibideak "zehazki" jarraitu zituen, AEBko agintariek azaldu dutenez.
Atentatuan zortzi pertsona hil ziren, eta dozena bat zauritu, furgoneta batek hainbat lagunen aurka eginda.
Prentsaurreko batean, New Yorkeko Poliziak identifikatu egin du atentatuaren ustezko egilea: Safyullo Saipov, Uzbekistanetik AEBra 2010ean iritsi zen etorkin bat.
Azken orduetan, FBIk miatu egin du erasotzaileak Tanpan (Florida) duen etxebizita,
Andrew Cuomo New Yorkeko gobernadorearen esanetan, Saipov AEBn bertan "erradikalizatu" zen, eta Estatu Islamikoarekin "lotuta" dago.
Safyullo Saipov. Argazkia: EFE
Hildakoen artean, bost argentinar eta belgiar bat daude
Asteartean New Yorkeko atentatuan hildako zortzi pertsonetatik bost argentinarrak ziren. Rosarioko Eskola Politeknikoan lortutako graduazioaren 30. urteurrena ospatzen ari ziren, Argentinako iturri ofizialen esanetan. Horrez gain, Didier Reynders Belgikako Kanpo Gaietarako ministroak baieztatu duenez, biktimetako bat belgiarra da.
Trumpek herrialdera sartzeko beto programa gogortzea agindu du
Bestalde, Donald Trump AEBko presidenteak esan du erasotzailea "oso gaixo dagoen pertsona zoro" bat dela. "New Yorken pertsona zoro eta oso gaixo baten beste eraso bat izan dela ematen du. Segurtasun indarrak gertatutakoa hurbiletik jarraitzen ari dira. Estatu Batuetan ez!", idatzi du Twitter bidez.
Aldi berean, AEBera sartzeko beto programa gogortuko duela agindu du: "Muturreko Betoa programa gogortzea agindu diot Segurtasun Nazionalari. Politikan zuzena izatea ondo dago, baina, ez horretarako!".
I have just ordered Homeland Security to step up our already Extreme Vetting Program. Being politically correct is fine, but not for this!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) 1 de noviembre de 2017
(Argazkia: EFE)