Itxi

Exodoa

Rohingyak etxera itzuliko dira Bangladesh eta Myanmarren arteko itun bati esker

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, euren kulturaren aurkako errepresioagatik.

Argazkia: EFE

Myanmarko eta Bangladeshko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute, eta, horrela, ehunka mila rohingya Rakhine Myanmarko estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Myanmarko Gobernuko iturri batek Reutersi adierazi dionez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladeshek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Myint Kyaing Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministerioko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rakhine Myanmarko estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztutik, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladeshera, Myanmar ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Myanmarko agintariek Rakhinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)