Itxi

ANTZINAKO JUGOSLAVIA

Slobodan Praljak gerra kriminala hil da, epaiketan pozoia edan ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Auzitegiak 20 urteko kartzela zigorra ezartzen zion unean gertatu da. Epaileak saioa eten du eta medikuei dei egin die. Azkenean, baina, ospitalean hil da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Slobodan Praljak Bosniako kroaziarren komandante ohia hil da gaur Hagako ospitale batean, Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Auzitegia bere kontrako epaia ematen ari zen unean pozoia edan ondoren. Praljaki ezarritako 20 urteko kartzela zigorra berretsi dio auzitegiak. Gertatukoaren ostean, epaileak saioa eten du eta medikuei dei egin die. Azkenean, ordea, Hagako ospitale batean hil da.

Ontzi batean gordetzen zuen pozoia edan aurretik, ez dela gerra kriminala eta ez duela zigorra onartzen oihu egin du. "Praljak jenerala ez da gerra kriminala eta ez dut epaia onartzen", esan du Praljakek epaia entzutean.

Beste sei kiderekin batera, 2013an epaitu eta Bosniako Gerrako (1992-1995) krimenengatik zigortu zuten, eta horren kontrako helegitea aurkeztu zuen.

Carmel Agius epaileak esertzeko agindu dio eta epaia irakurtzen jarraitu du. Praljakek pozoia edan duela oihu egin du kroaziarrez eta haren abokatuak gertatutakoaz ohartarazi du epailea.

Orduan, epailean saioa eten du eta Praljak ospitalera eraman dute.

Azkenean, ordea, ospitalean hil dela jakinarazi dute Kroaziako hainbat hedabidek.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)