Itxi

Negoziazioa

Europako Batzordeak eta Erresuma Batuak 'brexit'aren oinarriak adostu dituzte

agentziak

Leer en Castellano

Orain, EBren buruzagiek datorren ostegun eta ostiralean egitekoa duten bileran erabakiko dute Londres eta Bruselaren arteko harremana zehazten hasten diren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak eta Theresa May lehen ministro britainiarrak brexit prozesuaren akordioaren oinarriak adostu dituzte gaur, ostiralean. Horrela, Londres eta Bruselaren arteko harremana zehazten hasi ahal izango dira, EBren buruzagiek hala adostekotan datorren astean.

"Batzordea pozik dago hiru esparru nagusietan aurrerapausoak izan direlako -hiritarren eskubideak, Irlanda eta ordaindu beharreko dirua-", esan du Gobernu europarrak, May eta Juncker bildu ostean.

Orain, "lehen fasean adostasun nahikoa dagoela ebatzi eta negoziazioak bigarren fasean hastea erabakitzea" eskatuko die Europako Batzordeak EB osatzen duten herrialdeen buruzagiei.

"Dibortzioaren gaineko hiru esparruetan aurrerapausoak eman direla Europako Kontseilari jakinaraztea erabaki du Europako Batzordeak, negoziazioaren bigarren fasea hasi ahal izateko", esan du Junckerrek.

Junckerrek gogorarazi duenez, orain, erabakia EBren liderren esku dago, eta Bruselan datorren ostegun eta ostiralean egitekoa den bileran ebatziko dute zer egin, baina ziur agertu da hartuko dutela.

Bestalde, Mayk ziurtatu duenez, ez da "muga zurruna" egongo Irlandako Errepublikako eta Ipar Irlanda probintzia britainiarraren artean, lortutako akordioagatik. "Ez da muga zurruna egongo, eta Belfasteko akordioa mantenduko dugu".

Gainera, Mayren esanetan, akordioa "justua da zergapeko britainiarrarentzat, eta horrek ahalbidetuko du etorkizunean gure lehentasun nazionaletan inbertitzeko aukera izatea".

Irlanda, pozik akordioarekin

Leo Varadkar Irlandako lehen ministroak ziurtatu duenez, Londresek eta Bruselak lortutako akordioak Gobernu irlandarrak egindako eskakizun guztiak bete ditu. Horien artean, berak ere nabarmendu du Ipar Irlandarekin muga ez balego bezala jarraituko dutela.

Adostutako testuaren arabera, uharte bereko bi jurisdikzioek ez dituzte lege ezberdinak izango, zentzu horretan, eta Ostiral Santuko bake akordioa (1998) babestuko da, azpimarratu du Varadkarrek.

Hala, azaldu duenez, saihestuko egingo dute muga zurrun bat ezartzea uhartean, eta Ipar Irlandako hiritarrek herritartasun irlandarra eta europarra izateko eskubidea izango dute, bake akordioak ezartzen duen moduan.

Leo Varadkar, lehen ministro irlandarra. Argazkia: EFE

Albisteak (2)

Bideoak (1)