Itxi

Erresuma Batua

Europan gelditzearen alde dauden kontserbadoreak Mayren aurka matxinatu dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Ostegun honetan hasiko da goi-bilera, Bruselan, "brexitaren" negoziazioen bigarren fasea zabaltzen duten ala ez erabakitzeko.

Europar Batasuneko bandera bat Londreseko Parlamentuaren aurrean. Argazkia: EFE.

12 diputatu kontserbadore Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroaren aurka matxinatu ziren atzo eta Bruselan negoziatuko den "brexiataren" nondik norakoen akordioaren harira, Parlamentuan bozketa "esanguratsu" bat egitera behartu zuten.

Dominic Grieve Erresuma Batuko fiskal ohiak eta Europar Batasunean gelditzearen aldeko diputatuak errebolta hasi zuen "torien" artean eta Mayk Ganbaran duen gehiengo ahula suntsitu zuen.

Oposizioaren alderdiek eta talde kontserbadoreetako disidenteek  lau botorengatik (309 eta 305) onartutako emendakinaren arabera, Mayren Gobernuak EBrekin "brexita" negoziatzen hasteko Parlamentuko ganbaren baimena izan beharko du.

Mayren porrota kolpe gogorra da. Izan re, ostegun honetan hasiko da, Bruselan, gainerako 27en goi-bilera, "brexitaren" negoziazioen bigarren fasea zabaltzen duten ala ez erabakitzeko.