Itxi

Ekuador

Julian Assangek Ekuadorko herritartasuna eskuratu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Wikileaksen sortzaileak ia sei urte daramatza Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan babestuta.

Julian Assange Londreseko enbaxadan. Artxiboko argazkia: EFE

Julian Assangek Ekuadorko herritartasuna eskuratu duela zabaldu du gaur El Universo egunkariak.

Gainera, Wikileaksen sortzaileak argazki bat zabaldu du Twitter sare sozialean, Ekuadorko futbol selekzioaren kamiseta soinean duela, albiste horri sinesgarritasuna emanez.

Egunkari horren arabera, Assangek Ekuadorren bizitzeko baimena du, eta herrialde horretako Erregistro Zibilean ezarri dioten zenbakia ere argitaratu dute. Antza, 2017ko abenduaren 21ean eman zioten agiria.

Horrela, Assangek 2012an aitortu zioten asilo-eskubidea galdu du, herrialde batek ezin diolako asiloa eman herrialde horretako herritartasuna duen pertsona bati.

Hala ere, babes diplomatikoa eskain diezaioke, eta, ondorioz, aurrerantzean ere Ekuadorren babesa izaten jarraituko du.

 

 

Albisteak (2)