Itxi

Negoziazioak

Venezuelako Gobernuak oposizioarekin behin betiko akordioa lortuko duela dio

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Venezuelako Gobernuaren negoziaziorako burua "ia ziur" dago oposizioarekin akordioa lortuko dutela. Asteazken honetan delegazio biek berriro elkarrizketari ekingo diote.

Nicolas Maduroren Gobernuaren bilera Venezuelan. Argazkia: EFE.

Jorge Rodriguez Venezuelako Gobernuaren negoziaziorako buruaren hitzetan, Dominikar Errepublikan egindako elkarrizketetan ideiak bateratu dituzte eta ziur dago behin betiko akordioa adostuko dutela.

"Ia ziur nago, % 98an, akordioa izango dela", esan du astearte honetan Rodriguezek Santo Domingon egiten ari diren elkarrizketen bigarren egunaren osteko prentsaurrekoan.

Rodriguezen hitzetan, xehetasun batzuk biribiltzea baino ez da falta. "Eztabaidatzen ari garen sei puntuetatik bitan baino ez gara oraindik ados jarri", esan du.

Bestalde, asteazken honetan delegazio biek berriro elkarrizketari ekingo diotela jakinarazi du. Rodrigizen ustez, azken bilera Venezuelan "bakea, bizitza eta etorkizunaren" aldeko aurrerapauso bat izan da.

Venezuelako oposizioaren helburua negoziazio horietan, berriz, aurten Venezuelan egingo diren presidenterako hauteskundeetan Gobernuak beharrezko lagapenak egitea da, guztiontzako sinesgarriak izan daitezen; halaber, "korridore humanitario baten" sorkuntza eta preso politikoen askapena eskatzen dute.

 

Albisteak (3)