Itxi

BREXIT

Trantsizioan Erresuma Batura iristen direnek ez dituzte eskubide berberak izango

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

2019ko martxoaren 29tik aurrera Erresuma Batura iristen diren europarrek lan egiteko baimena beharko dute, besteak beste. Xehetasunak EBko agintariekin negoziatuko dituztela esan du Theresa Mayk.

Theresa May. Artxiboko argazkia: EFE

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak Pekinera egin duen bidaian ohartarazi duenez, brexita gauzatu bitarteko trantsizio garaian Erresuma Batura iristen diren Europar Batasuneko (EB) herritarrek ez dituzte lehenago iritsi zirenen eskubide berberak izango.

Mayren iragarpena betez gero, orain ez bezala, 2019ko martxoaren 29tik aurrera Erresuma Batura iristen diren europarrek lan egiteko baimena beharko dute, herrialdera sartu aurretik erregistratu beharko dute eta hainbat onura sozial jasotzeko eskubiderik ez dute izango.

Erresuma Batuko lehen ministroak azaldu duenez, EBko ordezkariekin negoziatuko dituzte xehetasunak. Hala ere, berak garbi du trantsizio garaian herrialdera iristen direnek ezin dituztela eskubide berberak izan.

Bestalde, Guy Verhofstadt Europako Parlamentuak brexiterako duen bozeramaileak The Guardian egunkariari esan dionez, "trantsizio garaiko herritarren eskubideak ez dira negoziagarriak. Ez dugu onartuko EBko herritarrek eskubide berberak ez i

Albisteak (4)