Itxi

Estatu Batuak

FBIk onartu du ez zuela ikertu Floridako erasotzaileari buruz jaso zuen abisu bat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Urtarrilaren 5ean FBIk abisu bat jaso zuen Nikolas Cruz ikastetxe batean tiroketa bat egiteko prestatzen egon zitekeela ohartaraziz.

Christopher Wray FBIko zuzendaria. Argazkia: EFE

FBIk onartu du urtarrilean Floridako institutuko erasotzaileari buruzko "abisu argi bat" jaso zutela, baina ez zutela ikertu.

Nikolas Cruzek 17 pertsona hil zituen joan den asteazkenean Floridako Parkland institutuan tiroka.

Urtarrilaren 5ean, "Cruzen gertuko pertsona bat" FBIrekin harremanetan jarri zen, armak zituela, jendea hiltzeko desioa adierazi zuela eta sare sozialetan mezu kezkagarriak zabaldu zituela ohartaraziz.

Areago, gaztea ikastetxe batean tiroketa bat egiteko prestatzen egon zitekeela erantsi zuen lagun horrek.

FBIren protokoloaren arabera, pertsona hori  ikertu egin behar zen, "mehatxu handia" izan zitekeelako. Alabaina, ez zuten hala egin.

Christopher Wray FBIko zuzendariak azpimarratu du hutsegite hori zergatik gertatu den azkeneraino ikertuko dutela.

Albisteak (3)