Itxi

Maduroren gobernuaren neurria

Petro kriptodiruaren aurresalmenta abiatu du Venezuelak

agentziak

Leer en Castellano

20 ordutan 596 milioi euroko salmenta lortu du. Kriptodirurik "fidagarri eta berriena" da, baita "elementu askatzailea" ere, diotenez.

Maduro, balantzearen aurkezpenean. Argazkia: EFE

Venezuelako Gobernuak petro kriptodiruaren aurresalmenta abiatu du, Tareck El Aissami Errepublikako Gobernuko presidenteordeak baieztatu duenez. Dirua herrialdeko aberastasunek babesten dute.

Presidenteordeak hitzaldian esan duenaren arabera, petroa kriptodirurik fidagarriena eta berriena da, eta "XXI mendeko tresna" dela nabarmendu du. Gainera,  gazteak "meatzaritza elektronikoaren aitzindari" izatera animatu ditu.

Aurreko astean, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak petroaren 'liburu zuria' deitutakoa sinatu zuen, Venezuelako diru digital berriaren ezaugarriak eta funtzionatzeko modua ezartzeko.

Liburu zuri' horren arabera, otsailean zirkulazioan izango diren petroen % 38,4 salduko da, 2.300 milioi dolarreko balioarekin, eta, hilabete geroago, % 44 (2.700 milioi dolarretan). Gainerakoa Gobernuaren eta VIBE aholkulari taldearen esku geratuko litzateke.

Merkaturatu ostean, Madurok adierazi du petroak 596 milioi euroko salmentak lortu ditu, astelehen gauerditik, astearteko 20:00etara bitartean (00:00 GMT).