Itxi

ALEMANIA

SPDren militanteek Merkelekin koalizioa berritzea erabaki dute bozketan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako militanteek Kristau Demokrata Alderdiarekin Gobernu koalizioa errepikatzea erabaki dute. Beraz, Gobernu berria osatuko da, hauteskundeak izan eta bost hilabetera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Angela Merkel Alemaniako kantziler izango da berriz ere. Alemaniarrak adi-adi zeuden SPD Alderdi Sozialdemokratako 464.000 militanteek Merkelen alderdiarekin koalizioa errepikatuko zuten edo ez jakiteko, eta baiezkoa atera da atzo egindako bozketan, Gobernua bermatuz.

22:00etan hasi ziren bart botoak kontatzen eta 09:00ak jota eman dituzte jakitera emaitzak. Boto emaileen %66k koalizioa berrestearen alde egin dute.

Hauteskundeak izan eta bost hilabete beranduago, berriz ere Gobernuburu izateako PSDren babesa lortu du, beraz, Merkelek. Izan ere, hauteskundeak irabazi zituen, baina ez Gobernua osatzeko gehiengo nahikoarekin, eta porrot egin zuen FDP Alderdi Libre Demokratikoarekin eta Berdeekin Gobernu koalizioa osatzeko negoziaketak.

Angela Merkelen hitzak zabaldu ditu Alderdi Demokrata Kristauak bere Twitter kontu ofizialean: "Zorionak eman nahi dizkiot SPD alderdiari emaitza argi honengatik, eta gogotsu nago elkarlanari heltzeko, gure herrialdearen onerako".

Aurreikuspenak betez gero, martxoaren 14an izendatuko dute berriz ere Alemaniako kantziler Angela Merkel. Parlamentuan bozketa izango da egun horretan, eta lehen bozketan ateratzeko, gehiengo osoa beharko du. Kontserbatzaile eta sozialdemokraten botoak batuz gero, bermatuta du gehiego oso hori.

Albisteak (3)

Bideoak (1)