Cambridge Analytica
Facebooken filtrazioak 137.000 erabiltzaileri eragin die Espainiako Estatuan
Agentziak | Erredakzioa
Facebook sare sozialak egindako kalkuluen arabera, 'thisisyourdigitallife' aplikazioa zuzenean instalatu duten pertsonak 44 lirateke Espainian.
Facebook sare sozialeko datuen filtrazioak 136.985 pertsonari eragin die Espainiako Estatuan, plataformak jakitera eman duenez. Cambridge Analytica Erresuma Batuko aholkularitza enpresak sare sozialeko erabiltzaileen informazioa eskuragarri izan zuen.
Facebookek egindako kalkuluen arabera, 'thisisyourdigitallife' aplikazioa zuzenean instalatu duten pertsonak 44 lirateke Espainian. Aplikazioak erabiltzaileen eta haien kontaktuen informazioa eskuratzea ahalbidetu zuen.
AEBko azken hauteskundeetan konpainiak Trumpen kanpainari lagundu zion. Aplikazio horrekin lortutako informazioa boto-emaileen erabakiak aurreikusteko eta eurengan eragiteko erabili zuen Cambridge Analyticak.
Filtrazioarekin kaltetutako erabiltzaileen kopurua kalkulatzeko, “metodologia irekiarekin” barne azterketak egin dituela jakinarazi du gaur Facebookek.
Aplikazioa zuzenean instalatu duten pertsonen kopuruaren inguruko “gure kalkulurik onena da”, baita Cambridge Analyticak eskuragarri izan dituen Facebookeko adiskideen zenbatekorik zehatzena ere.
Eskandaluaren kaltedunak munduan 87 milioi erabiltzaile direla azaldu du sare sozialak, gehienak Ameriketako Estatu Batuetan. Hasiera batean zenbatutakoak baino 37 milioi pertsona gehiago dira.