Itxi

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

New Yorkeko fiskal nagusiak dimititu egin du, abusu eta tratu txar akusazioen ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Lau emakumek Eric Schneidermanen sexu-abusuak jasan zituztela salatu eta ordu gutxira eman du dimisioa. Fiskalak, baina, ukatu egin du egotzitakoa.

Eric Schneiderman New Yorkeko fiskal nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

Eric Schneiderman New Yorkeko fiskal nagusiak dimisioa eman du sexu-abusu eta tratu txar akusazioen aurrean, lau emakumek sexu-abusuak egin eta tratu txarrak eman izana egotzi ondoren. The New Yorker aldizkariak albistea publiko egin eta ordu gutxira eman du dimisioa. Fiskalak, baina, ukatu egin du egotzitakoa.

"Ohore eta pribilegio handia izan da New York estatuko fiskal nagusi izatea. Azken orduetan nire aurkako akusazio oso gogorrak egin dira, baina ukatu egiten ditut guztiak", nabarmendu du komunikatu batean. "Akusazio horiek nire jokabide profesionalarekin edo nire bulegoko operazioekin zerikusirik ez badute ere, nire lana behar bezala egitea eragozten didate. Hori dela eta, gaur, maiatzak 8, dimisioa eman dut", azaldu du.

Schneiderman Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearekin eta horren gobernuarekin oso kritiko agertu da zenbaitetan, eta babestu egin zuen Harvey Weinsteinen kasuaren harira sortu zen #MeToo mugimendua.

Andrew Cuomo New Yorkeko gobernadoreak iragarri duenez, ikerketa abiatuko dute gertaturikoa argitzeko. Aurretik, Schneidermanek dimisioa ematearen alde agertu da.