Itxi

ANALISIA

Argentina, krisi berri baten beldur

Imanol Butron Alonso (*)

Leer en Castellano

Argentinak laguntza eskatu dio berriro Nazioarteko Diru Funtsari, bere historian izan dituen krisien antzeko beste bat ez izateko.

Mauricio Macri Etxe Arrozatik albistearen berri ematen. Argazkia: EFE

Argentinak Nazioarteko Diru Funtsera (NDF) jo du berriro herrialde osoari eragingo dion krisi bat saihesteko. Joan den asteko asteartean, Mauricio Macri presidenteak Etxe Arrosatik iragarri zuen diru-laguntza lerro bat negoziatzea adostu duela Christine Lagarde NDFko zuzendariarekin, . Argentinako Gobernuaren hazkunde eta garapen programa indartzen eta agertoki global berriari aurre egiten laguntzeko. Horrela, beste krisi bat izatea saihestu nahi du presidenteak, peso argentinarrak dolar estatubatuarraren dolarren aurrean beherakada gogorra izan ondoren.

Simon Kuznets ekonomia hazkundearen alorreko aditu famatuaren arabera, ikuspuntu ekonomikoa kontuan harturik lau motatako herrialde daude: herrialde aurreratuak, garapen bidean dauden herrialdeak, Japonia eta Argentina. Hori gehiegikeria izan daiteke, baina makroekonomian adituak direnen eta argentinarren ustez, Argentinako Gobernuak ez du arrakastarik izan egonkortasuna lortzeko ahaleginean.

Horren erakusgarri dira Argentinak bere historia zehar izan dituen atzeraldiak.

1973ko munduko krisialdi larriaren eraginez, eta Isabel Peronen agintaldian zehar, 1975ean “Rodrigazo” famatua jasan zuten Argentinan, garai hartan Ekonomia ministro zen Celestino Rodrigok proposatu zituen neurri ekonomikoen ondorioz.

Nazioartean ere egoera gero eta zailagoa zen. Petrolioaren krisia piztu zen eta mundu osoari eragin zion. Ondorioz, argentinar esportazioek nabarmen egin zuten behera.

Egoera horren aurrean, ekainaren 4an, Celestino Rodrigo Ekonomia ministroak ekonomia plan berezia bultzatu zuen, eta horrek prezioak garestitzea ekarri zuen. Prezio erlatiboen distortsioa desagerrarazteko, merkataritza trukeak % 160ko debaluazio gogorra izan zuen, eta finantza trukeak, % 100ekoa. Inflazio tasa % 777ra heldu zen eta prezio nominalak % 183ra igo ziren 1975eko zikloaren amaieran.

1989an eta 1990ean hiperinflazioa izan zen Argentinan. Lehenengoa 1989ko lehen seihilekoan heldu zen eta Raul Alfonsinek hauteskundeetan porrot egitea eta dimisioa ematea eragin zuen. Bigarrena 1989ko abenduaren eta 1990eko martxoaren bitartean gertatu zen, Carlos Menem presidente zela, eta Nestor Rapanelli Ekonomia ministroak bere karguari uko egitea ekarri zuen.

Hiperinflazio horiek direla eta, argentinarren soldatek nabarmen egin zuten behera. Ondorioz, 1989. urtearen hasieran herritarren % 25 pobrezian bizi baziren ere, urte bereko urrian % 47,3ko marka historikora iritsi zen kopuru hori. Horrek erreboltak eta arpilatzeak ugaritzea ekarri zuen herrialde osoan.

10 urteko bihurgarritasun horrek ia 20 urte iraun zuen inflazio prozesu bat gelditzea lortu zuen, baina 2001. urtean azken finantza krisi handia jasan zuen Argentinak. “Corralito” ezaguna ekarri zuen, eta Fernando de la Ruak uko egin zion presidente karguari eta helikopteroz alde egin zuen.

Hauteskunde kanpainan agindu zuen bezala, 2001ean dekretatu zuten bihurgarritasun legearekin jarraitu zuen eta De la Ruak, eta txanpon argentinarraren eta dolar estatubatuarraren arteko parekotasuna ezarri zuen.

Gaur egun Argentinak bizi duen krisi egoeran eta aipatutako 3 krisietako 2tan inflazioa izan da nagusi. Hala eta guztiz ere, atzeraldian murgilduta izan den bakoitzean mundura itzultzeko bokazio arrakastatsua eta ekonomia normalizatzeko borondate irmoa erakutsi duen herri horrek konfiantza izatea merezi du oraindik.

Hala ere, 2001ean banku sistema kolapsatu egin zen inbertitzaileak bankuetan zituzten gordailuak ateratzen hasi zirenean eta Domingo Cavallo Ekonomia ministroak herritarrei bankuetan zuten dirua ateratzeko murrizketak ezarri zizkienean. Kaosak iraun zuen asteetan, herritarren protestak eta poliziaren oldarraldiak nagusitu ziren (hildako ugari utzi zituzten), eta Argentina hondamendi sakon batean murgilduta zegoela zirudien; hilabetean bost presidente pasatu ziren kargu horretatik.

 

(*) Imanol Butron Alonso, Zientzia Politikoetan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, EiTB-EHU Multimedia Komunikazio Masterreko ikaslea da eta eitb.eus-en dabil praktikak egiten.

Albisteak (2)