Venezuela
Venezuelako hauteskundeetako 'iruzurraren' aurkako neurriak hartuko ditu AEBk
Agentziak | Erredakzioa
Mike Pence presidenteordearen esanetan, AEB ez da besoak gurutzatuta geratuko Venezuela suntsitzen den bitartean.
Mike Pence AEBko presidenteordeak aurreratu duenez, Donald Trumpen Gobernuak neurriak hartuko ditu igandean Venezuelan egindako hauteskunde presidentzialen ostean. Hauteskundeak "iruzurra" izan direla azpimarratu du.
"Venezuelako hautaketa iruzurra izan da. AEB diktaduraren AURKA dago eta Venezuelako herriarekin hauteskunde askeak eta bidezkoak eskatzen ditu. Presidenteak neurri indartsuak hartu ditu Venezuelaren kontra, eta gehiago izango dira", esan du Pencek Twitter bidez.
"AEB ez da besoak gurutzatuta geratuko Venezuela suntsitzen den bitartean", gaineratu du.