Itxi

Venezuela

Venezuelako hauteskundeen arduradunei zigor gehiago ezarriko dizkie EBk

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Zigorrak indibidualak izango dira, eta ez diete "herritarren ongizateari" eragingo.

Nicolás Maduro

Europar Batasuneko Atzerri ministroek Venezuelako "hauteskunde presidentzialen antolakuntza arduradunei" zigorrak ezarriko dizkietela iragarri dute astelehen honetan.

Alfonos Dastis Espainiako Atzerri ministroak azaldu duenez, ekainean zigor horiek onartu ahal izateko lan juridikoekin hasiko dira.

Hala ere, zigor horiek indibidualak izango dira, eta ez diete "herritarren ongizateari" eragingo. EBko hainbat iturriek jakinarazi dutenez, zigor berriak nazioarteko gutxieneko estandarrak bete ez dituen hauteskundeen ondorio dira. Hala ere, EBren zigorrek, AEBk ezarritakoak ez bezala, ez diote petrolioari eragingo.

"Venezuelako agintariak herriaren egonkortasuna eta garapena bultzatzeko konpromisoa adostu dezaten" hartuko ditu neurriok EBk.

Joan den urtarrilean, Europar Batasunak Venezuelako Gobernuaren zazpi goi-karguduni zigorrak ezarri zizkien; besteak beste, EBn sartzeko debekua ezarri zieten.

Albisteak (8)