Itxi

Inportazioen aurka

AEBk merkataritza gerra hasi du EBren aurka muga-zergak ezarrita

agentziak

Leer en Castellano

Neurria gaur sartuko da indarrean, eta Kanada eta Mexikon ere eragingo du. Macronek esan du Trumpen erabakia ilegala dela. NDFk ohartarazi du "denek galtzen" dutela merkataritza gerra batean.

Artxiboko argazkia: EFE

AEBko Merkataritza Departamentuak Europar Batasuneko (EB), Kanadako eta Mexikoko altzairuaren eta aluminioaren gaineko muga-zergen salbuespena bertan behera utzi eta merkataritza gerra hastea erabaki du, tentsioak areagotuta eta hainbat herrialderen zigorrak eraginda.

"EB, Kanada eta Mexikoko salbuespena ez luzatzea erabaki dugu, hortaz, % 25 eta % 10eko muga-zergak ezarriko zaizkie, altzairuaren eta aluminioaren kasuan", esan zuen Wilbur Ross AEBko Merkataritza idazkariak, hedabideei egindako dei batean, erabakia hartzeko epea agortzear zenean.

Muga zergak gaur, ekainak 1, sartuko dira indarrean.

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen esanetan, Etxe Zuriak hartutako erabakia "ilegala" da.

"Erabakia ilegala ez ezik, hanka-sartze handia ere bada", esan du  eta, gaineratu duenez, "nazionalismo ekonomikoak gerra eragingo du".

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) adierazi duenaren arabera, "denek galtzen dute" merkataritza gerra batean, eta AEBri izaera "eraikitzailea" izan eta kideekin desadostasunak gainditzeko eskatu dio, muga zergak alde batera utzita.

Albisteak (2)