Itxi

Tentsioa AEB-Venezuela

Trumpek Venezuela inbaditzea proposatu zion bere kabineteari duela hilabete batzuk

agentziak

Leer en Castellano

Presidente estatubatuarrak aukera aztertu zuen Washington eta Caracas artean tentsioa oso handia zen une batean, CNNren arabera. Madurok "guardia ez jaistea" eskatu dio Armadari.

Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak Venezuela inbaditzea proposatu zion bere kabineteari, segurtasun nazionala aitzaki hartuta, hainbat hedabidek publikatu dutenez.

Elkarrizketaren nondik norakoak zabaldu ez badituzte ere, jakina da duela hilabete batzuk gertatu zela, Trumpek Rex Tillerson Estatu idazkariarekin eta H.R. McMaster Etxe Zuriko segurtasun nazionaleko aholkulariarekin izandako bilera batean aurkeztu zuelako aukera hori, eta orain horiek biak ez daude bere taldean.

CNN telebista kateak zabaldu duenez, presidentearen inguruko iturrien arabera, Washington eta Caracas artean tentsioa oso handia zen une batean aztertu zuen aukera hori Trumpek, segurtasun nazionala aitzakia hartuta.

Edonola ere, aipatutako iturriaren esanetan, Latinoamerikako herrialdean Armada sartzea ez zen inoiz "berehalako aukera izan".

Iazko abuztuan, presidente estatubatuarrak publikoki esan zuen ez zuela "ekintza militarra" baztertzen, Venezuelako "nahasmen arriskutsua" konpontzeko.

Adierazpenak egin eta hurrengo egunera, Nicolas Maduro Guerrak -presidentearen semea- ohartarazi zion Trumpi "fusilekin New Yorken" sartu eta Etxe Zuria hartuko zuela herrialdeak, AEB Venezuelan sartuz gero.

Madurok esku-hartzea gaitzetsi du

 

 

Nicolas Madurok Estatu Batuak Armada bildatzeko asmoa gaitzetsi du berriz eta herrialdeak "bakean" bizitzeko eskubidea defendatzeko "segundo baten ere ez guardia ez jaistea" eskatu dio Venezuelako Armadari.

"Salaketa iaz egin nuenean AEBko Gobernuak berak ezeztu zituen nire adierazpenak. Gaur baieztatuta dago", esan du Madurok.

Albisteak (1)