Itxi

Kolonbia

Ivan Duquek aldaketak iragarri ditu FARCekin egindako bake itunean

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Presidente kargua hartzeko ekitaldian egin du iragarpena. Bestalde, ELNrekin hitz egiten jarraitzeko asmoa agertu du, ELNk gerrillari guztiak eremu jakin batean biltzea onartzen badu beti ere.

Ivan Duque Kolonbiako presidente berria. Argazkia: Efe

Ivan Duquek Kolonbiako presidente kargua hartu du asteartean datozen lau urteetarako, eta bere aurrekoak, Juan Manuel Santosek, FARCekin sinatutako bake akordioa izango du erronka nagusi.

"Jainkoaren eta Kolonbiako herriaren aurrean hitzematen dut Konstituzioa eta legeak betetzeko ditudala", adierazi du buruzagi kontserbadoreak Bogotako Bolivar plazan egindako ekitaldian, nazioarteko hamaika buruzagiren aurrean.

Duquek maiatzean eta ekainean egindako presidenterako hauteskundeetan lortu zuen garaipena, Gustavo Petro ezkertiarrari gailenduta.

'Uribismoa'ren ordezkariak Kolonbia polarizatuari egin behar dio aurre. Bake akordioak aurrez aurre jarri ditu herritarrak, eta indarkeria olde handia zabaldu dute FARCek utzi duen hutsunea bete nahi duten talde aurkariek.

Duquek bake akordioari eusteko konpromisoa erakutsi du, baina aldaketak iragarri ditu justizia eta parte-hartze politikoaren alorretan.

Askapen Nazionalerako Armadarekin (ELN) abian jarritako bake elkarrizketen harira, Gobernuak negoziazio mahaian jarraituko duela esan du, baina ELNk gerrillari guztiak Kolonbiako eremu zehatz batean biltzea onartzen badu.

Albisteak (2)