Itxi

Venezuela

Venezuelak bolivar subiranoa estreinatu du, ekonomia suspertzeko asmoz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Astelehen honetan jarri dute zirkulazioan. Oraingoz, moneta zaharra ere indarrean egongo da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Venezuelak diru berria estreinatu du astelehen honetan: bolivar subiranoa. Diru honek "bolivar indartsua" deitutakoa ordezkatuko du. Aldaketa horrekin, Venezuelak egun duen inflazio maila altuari amaiera eman nahi diote.

Madurok uztailean iragarri zuen diru berria abuztuaren 20an jarriko zutela indarrean. Bigarren aldiz aldatu dute hamarkada honetan dirua.

Venezuelako banketxeak gaur hasi dira billete berria zabaltzen. Trantsizioa errazteko asmoz, baina, diru zaharra aldi batean indarrean mantenduko dute; ez dute argitu noiz arte.

Venezuelako Gobernuak hainbat neurri hartu ditu azken urteotan bizi duen krisi ekonomikoari aurre egiteko asmoz, eta horietako bat besterik ez da dirua aldatzearena.

Albisteak (2)

Bideoak (1)