Itxi

Italia

Itsasoan erreskatatutako 177 migratzaileak lehorreratzea galarazi du Salvinik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Italiako Armadaren ontzia Cataniako portuan dago, Gobernuak migratzaileak lehorreratzeko baimena noiz emango zain.

Imagen de varios de los 177 migrantes a bordo del barco militar italiano. Foto: EFE

Italiako Armadaren ontzi batek duela sei egun erreskatatutako 177 migratzaileak Cataniako portuan (Sizilia hegoaldea) daude astelehenaz geroztik, Italiako Gobernuak lehorreratzeko baimena noiz emango zain.

Bost egunez itsasoan zain izan ostean, Italiako Gobernuak atzo eman zion ontziari Cataniako portura sartzeko baimena, eta han dituzte ordutik, lehorreratu ezinik.

Matteo Salvini Barne ministro ultraeskuindarrak esan du ez duela lehorreratzea baimenduko, harik eta Europar Batasunak migratzaile horiek guztiak nola banatuko dituen adostu arte.

Aquarius ontziko migratzaileen kasuan, ontzian zihoazen 141 migratzaileak sei herrialdetan banatu zituzten, tartean Italian, eta horixe bera egitea nahi du orain Salvinik; Italiako kostaldera heltzen diren migratzaileak EBko herrialdeen artean banatzea.