Itxi

AEB

Trumpen abokatu ohiak hauteskunde-kanpainetako arauak urratu izana aitortu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Michael Cohen baldintzapean aske utzi dute, eta abenduaren 12an jakinaraziko diote zigorra.

Michael Cohen. Argazkia: EFE

Michael Coen Donald Trumpen abokatu ohiak hauteskunde-kanpainak finantzatzeko hainbat arau urratu izana aitortu du. Besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetako presidentearekin harremanak izan zituzten zenbait emakumeren isiltasuna erosi izana onartu du.

Cohenek akordioa egin du Fiskaltzarekin. Zergak ez ordaintzeagatik eta bankuei iruzurra egiteagatik ikerketapean egon da azken hilabeteotan.

Michael Cohen fidantzapean aske utzi dute, eta abenduaren 12an jakinaraziko diote zigorra. AEBko komunikabideen arabera, hainbat urteko espetxealdia ezar diezaiokete.