Europako Batzordea
Juncker Europako Batzordean ordezkatzeko aurkeztuko dela iragarri du Weberrek
Agentzia | Erredakzioa
Zentro-eskuineko politikari alemana, Euroganberako Europako Alderdi Popularreko egungo presidentea, bere familia politikoan, EBko handienean, aurkeztuko diren hautagaietako bat da.
Manfred Weber zentro-eskuineko politikari alemana, Euroganberako Europako Alderdi Popularreko (PPE) egungo presidentea, bere familia politikoan, EBko handienean, aurkeztuko diren hautagaietako bat izango da Europako Batzordeko presidente berria izateko lehian.
Twitter bidez zabaldutako mezu batekin egin du Weberrek iragarpena, hainbat astez zurrumurruak zabaldu ondoren, bere talde parlamentarioko kideei asmo horien berri eman eta gero.
Je souhaite être le candidat du @PPE lors des élections européennes de 2019 et devenir le prochain président de la Commission européenne. L'Europe a besoin d'un nouveau départ et de plus de démocratie. #Spitzenkandidaten @EPP 3/3
— Manfred Weber (@ManfredWeber) 5 de septiembre de 2018
"PPEren hautagaia izan nahi dut 2019ko Europako hauteskundeetan, eta Europako Batzordeko hurrengo presidente bihurtu. Europak hasiera berri bat behar du, eta demokrazia gehiago", adierazi du sare sozialean idatzi duen txioan.
Ostegun honetan irekiko da PPE alderdian hautagaiak aurkezteko epea, Jean-Claude Junckerren ondorengoa izango dena aukeratzeko, talde kontserbadoreak 2019ko maiatzeko hauteskundeak irabazi eta hemizikloan babes nahikoa jasoz gero.
Azaroaren 7an alderdiak Helsinkin egingo duen kongresuan erabakiko dute PPEko hautagaia nor izango den.