Itxi

Hauteskundeak Estatu Batuetan

Hainbat herrialde hauteskundeetan eragiten saiatuko direla uste dute AEBk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Estatu Batuetako inteligentzia zerbitzuen arabera, Errusia, Txina, Iran eta Ipar Korea azaroan deitutako hauteskundeetan eragiten ahalegindu daitezke, horretarako ahalmena baitute.

Etxe Zuria.

Dan Coats Ameriketako Estatu Batuetako inteligentzia nazionaleko zuzendariak adierazi duenez, Errusia, Txina, Iran eta Ipar Korea herrialde horretan azaroan egingo dituzten hauteskunde legegileetan eragiten saia daitezke. Hala balitz, zigorrak ezarriko dituztela ohartarazi du.

"Hauteskundeetan eragiteko zantzuak antzeman ditugu, ez soilik Errusian, baita Txinan, Iranen eta Ipar Korean ere", adierazi du Coatsek.

Aitzitik, ez du zehaztu esku-hartze horien atzean nor egon daitekeen: herrialde horietako gobernuak, erakundeak edota norbanakoak.

"2016an izan zen mugimendurik ez dugu antzeman, baina nahikoa litzateke tekla bat sakatzea gauza bera errepikatzeko", erantsi du Coatsek.

Estatu Batuetako inteligentzia agentzian nagusi guztiak bat datoz: 2016an, Errusiak bozetan esku hartu zuen, hauteskundeak Donald Trumpek irabazi zitzan.

Gauzak horrela, Trumpek gaur bertan sinatu du balizko esku-hartzeen aurrean AEBk zigorrak ezarri ahal izateko baimena.

Albisteak (3)