Itxi

Erabakia

AEBk Nazio Batuen Erakundean zuen enbaxadoreak dimisioa eman du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Giza Eskubideen Kontseilutik irteteko prozesua gainbegiratu du berak, eta orain arte erakunde horretan hartutako erabaki guztien alde agertu izan da beti.

Nikki Haley eta Donald Trump. Argazkia: EFE

Nikki Haley Amerikako Estatu Batuetako Gobernuak Nazio Batuen Erakundean (NBE) zuen enbaxadoreak dimisioa eman du astearte arratsalde honetan, tokiko hedabideek jakitera eman dutenez.

Antza denez, Donald Trump AEBko presidentearekin Etxe Zuriko Bulego Obalean bildu da. Trumpek haren dimisioa onartu du, Axios albiste agentziak ziurtatu duenez.

Trumpek berak ordu batzuk geroago Twitter bidez zabaldutako mezu batean iragarri duenez, "egun batzuk barru iragarpen garrantzitsu bat" egingo du, Bulego Obaletik, bere "laguna" den Nikki Haleyrekin batera.

Haley, Hego Karolinako gobernadore ohia, Trumpen kabineteak ezagutzera emandako lehen izendapenetako bat izan zen, AEBko presidenteak kargua hartu eta lau egun geroago jakinarazi baitzuten bera izango zela AEBk Nazio Batuen Erakundean izango zuen enbaxadorea.

Besteak beste, AEBk Nazio Batuen Erakundean hartutako erabakien alde agertu izan da beti. Ildo horretatik, berak gainbegiratu du AEB Nazio Batuetako Giza Eskubideen Kontseilutik irteteko prozesua.