Itxi

HAUTESKUNDEAK AEB-N

Demokratak errepublikanoei gehiengoa kentzen saiatuko dira, agintaldi erdiko bozetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

36 gobernadore ez ezik, Ordezkarien Ganberako kide guztiak eta senatarien herenak aukeratuko dituzte. Gaur egun, errepublikanoen esku daude bi ganberak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ameriketako Estatu Batuetan, agintaldi erdiko hauteskundeak edo "midterm" delakoak ospatuko dituzte astearte honetan. Donal Trump Etxe Zurira iritsi zenetik egingo diren lehen hauteskunde garrantzitsuak izango dira. 36 gobernadore ez ezik, Ordezkarien Ganberako kide guztiak eta senatarien herenak aukeratuko dituzte. Halaber, Donald Trump presidentearen jardunaren inguruko erreferendum moduko bat ere izango da.

Gaur egun, errepublikanoek gehiengoa dute bai Ordezkarien Ganberan eta baita Senatuan ere, eta demokratak egoera hori iraultzen ahaleginduko dira.

Analisten arabera, litekeena da demokratek Ordezkarien Ganberan gehiengoa lortzea. Hala gertatuko balitz, demokratek tartea izango lukete ekimen legegileak aurkeztu eta Trumpen politikei mugak jartzeko.

Senatuan, ostera, Alderdi Demokratak zailagoa izango du egoera iraultzea. Izan ere, jokoan dauden 33 eserlekuetatik 25 demokraten esku daude orain, eta horietako hamarretan egungo presidentea nagusitu zen 2016ko bozetan. Errepublikanoek dituzten aulkien kasuan, batean bakarrik irabazi zuen Hillary Clinton presidentegai demokratak.

Gerra Zibilaz geroztik egin diren agintaldi erdiko 38 hauteskundeetatik 35etan, boto-emaileek Etxe Zurian agintzen zuen alderdia zigortu dute.

Gauzak horrela, Donald Trump presidente estatubatuarra buru belarri murgildu da hauteskunde kanpainan, eta inmigrazioaren kontrako mezuak izan ditu hizpide nagusi.

Ikusteke dago boto-emaileek zer erabakitzen duten.

 

Albisteak (4)

Bideoak (2)