Itxi

AEB

Trumpek dimisioa ematera behartu du Jeff Sessions AEBko fiskal nagusia

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

AEBko presidenteak Twitter bidez iragarri du Matthew Whitaker izango dela behin-behinean AEBko fiskal nagusia.

Jeff Sessions, AEBko fiskal nagusia. Argazkia: EFE

Jeff Sessions Amerikako Estatu Batuetako (AEB) fiskal nagusiak dimisioa eman du asteazken arratsalde honetan, Donald Trump AEBko presidenteak hala eskatu ostean. Dena dela, albistea ez du inor ezustean harrapatu, izan ere, 2016ko hauteskunde presidentzialetan Errusiak esku hartu ote zuen argitzeko orduan Justizia Departamentuak egindako ikerketen harira liskar handiak sortu izan dira bien artean.

Bere eskaerari erantzunez dimisioa eman dut”, esan du Sessionsek John Kelly Etxe Zuriko kabinete-buruari emandako oharrean, tokiko hedabideek jakitera eman dutenez.

“Hauteskunde presidentzialetara begira Trumpek hitzeman zuen bezala, Eskubideen Estatuan oinarritutako agenda ezartzeko lanean aritu naiz bi urte hauetan”, esan du Sessionsek. Ildo horretatik, “ohore handia” izan dela gaineratu du.

Matthew Whitaker, Jeff Sessionsen Justizia Departamentuan kabinete buru izandakoa, izango da behin-behinean AEBko fiskal nagusia”, idatzi du Trumpek Twitterren.

Halaber, orain arte egindako lanagatik eskerrak eman dizkio AEBko presidenteak Sessionsi, eta aurrera begira “ibilbide oparoa” izatea espero duela ziurtatu du.

Dena dela, liskar handiak izan dituzte biek, 2016ko hauteskunde presidentzialetan Trumpi irabazten laguntzeko asmoz Errusiak esku hartu ote zuen argitzeko AEBko Justizia Departamentuak fiscal berezi bat izendatu zuenetik. Robert Muller FBIko zuzendari ohia arduratu zen horretaz.

Albisteak (3)