Itxi

Lurrikara

5,9 graduko lurrikara izan da Costa Rican

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Oraingoz ez dute argitu biktimarik egon den, eta ez dute lurrikarak eragin dituen kalteei buruzko informaziorik eman. Puerto Jimenezko ipar-ekialdetik 10 kilometrora kokatu dute epizentroa.

Lurrikara, Costa Rican. Argazkia: EMSC

Richter eskalan 5,9 gradura iritsi den lurrikara izan da goizaldean Costa Rican, herrialde horretako Sismologia Agentziak jakitera eman duenez.

Epizentroa Puerto Jimenezko ipar-ekialdetik 10 kilometrora kokatu dute, eta dirudienez Chiriqui probintzian ere (Panama) sentitu dute lurrikara, aipatu iturriak zehaztu duenaren arabera.

Oraingoz, ordea, ez dute argitu biktimarik egon den ala ez, ezta bestelako kalterik eragin duen ere. Esan bezala, goizaldean jazo da lurrikara, Costa Rican 03:20 zirenean.