HAUSTURA GOBERNUAN
Nazionalista flandriarrek utzi egin dute Belgikako Gobernua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Fladriako N-VA alderdiak datorren astean Marrakexen sinatu behar den NATOren Migrazioaren inguruko Akordioa ez sinatzeko eskatu zion Belgikako lehen ministroari, baina honek sinatu egingo du.
N-VA Frandriako alderdi nazionalistak Belgikako Gobernua utzi du. Charles Michel lehen ministroak jada iragarri du Exekutiboaren parte izaten jarraitzen duten hiru alderdiekin agintzen jarraituko duela, gutxiengoan izan arren.
N-VA alderdiak datorren astean Marrakexen sinatu behar den NATOren Migrazioaren inguruko Akordioa ez sinatzeko eskatu zion Belgikako lehen ministroari, baina honek sinatu egingo du. Antza denez, hasiera batean izaera ez loteslea duen ekimena babestea erabaki zuten, baina gero, atzera egin, koalizioa utzi eta bere ministroak erretiratzea erabaki dute.
Michelek kontsultak egiteko bilerak egingo ditu orain Parlamentuko talde guztiekin, Gobernuarentzat nahikoa babes lortzeko.
Momentuz, Philippe De Backer (VLD) eta Pieter De Crem (CD&V) estatu idazkariak jarri ditu N-VAko ministroen tokian.
Maiatzaren 26an izango dira hurrengo hauteskundeak.