Itxi

Israel

Parlamentua desegin eta hauteskundeak aurreratu dituzte Israelen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Benjamin Netanyahu lehen ministroa ustelkeriagatik ikertzen ari diren bitartean iritsi da hauteskundeak aurreratzeko iragarpena.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa Parlamentuan. Argazkia: EFE

Israelgo Parlamentua desegin dute gaur gauean, eta hauteskundeak 2019ko apirilaren 9ra aurreratzeko erabakia berretsi dute.

Benjamin Netanyahu lehen ministroak zuzentzen duen koalizio Gobernuak astelehenean iragarri zuen hauteskundeak aurreratzeko asmoa, azken boladan izan dituzten arazoak kontuan hartuta.

Ganbera osatzen duten 120 parlamentariotatik 102k bozkatu dute Parlamentuan desegin eta hauteskundeak aurreratzeko adierazpenaren alde. Testua Gobernuak aurkeztu du, baina oposizioko taldeen proposamen batzuk ere bildu ditu. Bi parlamentarik soilik bozkatu dute aurka.

Netanyahu ustelkeriagatik ikertzen ari diren bitartean heldu da hauteskundeak aurreratzeko erabakia. Fiskaltzak akusazio-idatzia noiz amaituko zain dauden oraindik.

Nolanahi ere, asteon egindako inkesten arabera, Netanyahu eta bere alderdia (Likud) izango lirateke irabazleak hauteskundeak orain egingo balira.

Albisteak (2)