Itxi

VENEZUELA

Guaidoren atxiloketaren arduradunak kargugabetuko dituela ziurtatu du Venezuelak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Inteligentzia zerbitzuko kideek Juan Goido Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidente eta oposizioko buru ere badena atxiki zuten, ordu erdiz, hitzaldi bat ematera zihoala.

Guaido, Venezuelako Asanblada Nazionaleko presidentea.Argazkia: EFE

Venezuelan, lehendik ere gaiztotuta dagoen giroa gehiago gaiztotu du Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidente eta oposizioko buruaren atxiloketa laburrak. Jorge Rodriguez Venezuelako Komunikazio, Turismo eta Kultura presidenteordeak ziurtatu duenez, funtzionario horiek kargugabetu egingo dituzte eta "diziplinazko neurri gogorrak" ezarriko dizkiete.

Atzo, Inteligentzia zerbitzuko kideek ordu erdiz atxikita izan zuten Juan Guaido Venezuelako oposizioko gaur egungo aurpegirik ezagunena. Juan Guaido Vargasen hitzaldi politiko bat ematera zihoala atxiki zuten, errepidean.

Nolanahi ere, minutu batzuk geroago aske utzi zuten eta hitzaldia ematera joan ahal zuen.

"Mirafloresen (Gobernuaren egoitza) etsita daude, ez dakite aginduak nork ematen dituen", esan zuen Juan Guidok ehunka pertsonen aurrean egindako hitzaldian. Ekitaldia bi orduko atzerapenarekin hasi zen.

Hamar minutuko inguruko hitzaldiaren ostean Guaidok kazetariei azaldu zienez, "agindu" bat betetzen ari zirela esan zioten agenteek, baina zer egiten ari ziren ez zekitela onartu omen zioten.

Nicolas Maduroren Gobernuak bere aldetik, Inteligentzia zerbitzuek atxiloketan izandako parte-hartzea baieztatu dute. Gobernuaren esanetan, "positibo faltsu" bat izan da. Bestalde, ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitu eta nahastutako agenteak kargugabetzeko.

 

Albisteak (1)