MIGRAZIOA
500 pertsona inguruko karabana abiatu da Hondurastik Ameriketako Estatu Batuetara
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Migratzaileak astelehenean atera ziren Tegucigalpa hiriburutik Guatemala aldera.
Atzo, migratzaileen karabana berri bat abiatu zen Hondurasko hiriburutik Ameriketako Estatu Batuera (AEB). Ehunka herritarrek bat egin dute karabanan, nahiz eta herrialdeko agintariek bidean dauden arriskuez ohartarazi. Zenbait iturriren arabera, 500dik gora izan daitezke.
Karabanaren asmoa Guatemala eta Mexiko zeharkatu eta AEBra iristea da.
Hondurastik abiatzen den bigarren migratzaileen karabana da. Urrian beste bat atera zen, Erdialdeko Amerika eta Mexiko zeharkatu eta AEBra heltzeko asmoz.
Lehen karabana horretako 2.500 pertsona inguru Tijuanan (Mexiko) daude gaur egun, muga noiz pasatuko zain; beste 7.270 pertsona herrialdera itzuli dira, Hondurasko agintariek emandako datu ofizialen arabera. Halaber, lehen talde horretako beste 11 hondurastar hil dira bidean.
Donald Trump presidente estatubatuarrak iragarri zuenez, milaka soldadu bidaliko ditu Mexikoko mugara migratzaileei sartzen ez uzteko.