VENEZUELA
Venezuelako Gobernuaren hainbat banku-kontu eman dizkio AEBk Guaidori
Agentziak | Erredakzioa
Oraindik ez dago argi zenbat bankuko konturi eragingo dien neurria, Washingtonek isun ekonomikoak ezarrita baitauzka Maduroren Gobernuaren hainbat konturen gainean.
Marco Rubio senatari errepublikanoaren hitzetan, AEBko jurisdikziopean Venezuelako Gobernuak dituen hainbat bankuko kontuen boterea eman dio Donald Trumpek Juan Guaidori, bere burua Venezuelako presidentetzat jo duenari.
"AEBk Venezuelako Gobernuaren eta Venezuelako Banku Zentralaren bankuko kontuen boterea eman dio @jguaido bitarteko presidentearen legezko gobernuari", idatzi du Rubiok Twitterren.
Rubiok The Wall Street Journal egunkariak argitaratutako iritzi artikulu bati esteka egin dio bere txioan; iritzi zutabe horren arabera, "AEBk ostiralean eman zizkion Venezuelako Gobernuak New Yorkeko Erreserba Federalean zituen hainbat bankuko kontuen kontrola".
Donald Trumpen Gobernuak ez ditu Rubioren esanak berehala berretsi, baina Etxe Zuriak iragarri zuenez, ez zuen baztertzen neurri hori.
The U.S. has given control of U.S. bank accounts of the Venezuelan government & Venezuelan Central Bank over to the legitimate government of Interim President @jguaido.https://t.co/W1OaLjaabw #WinterIsComing
— Marco Rubio (@marcorubio) 27 de enero de 2019
Etxe Zuriko funtzionario batek joan den astean azaldu zuenez, Guaido Venezuelako presidentetzat hartu ostean, "Venezuelaren eta AEBren arteko transakzio ekonomikoen inguruko erabakiak hartzen dituzten agintariak ere aldatu egiten dira".
Hala ere, oraindik ez dago argi zenbat bankuko konturi eragingo dien neurria, Washingtonek isun ekonomikoak ezarrita baitauzka Maduroren Gobernuaren hainbat konturen gainean.