Venezuela
Oposizioaren manifestazio jendetsu batek Guaido babestu du Caracasen
Agentziak | Erredakzioa
Europako zenbait herrialdek Nicolas Madurori hauteskundeak deitzeko emandako epea betetzeko egun bat falta denean, Parlamentuko presidentea militarrei zuzendu zaie berriz.
Caracasen egindako manifestazio jendetsuan parte hartu du Juan Guaidok. Bere "bitarteko presidentetza" onartzeagatik, Europako Parlamentuari eskerrak emateko baliatu dute martxa. Parlamentuko presidenteak Estatu Batuen eta Limako Taldeko herrialdeen onarpena dauka. Zenbait herrialdek bidalitako laguntza humanitarioa pasatzen utz dezaten eskatu die militarrei.
"Hurrengo egunetan laguntza humanitarioaren bilketa hasiko da. Gure jendeak bizirauteko beharrezkoa dena. Zuk, soldadu, sarrera baimentzeko erabakia izango duzu zure eskuetan, zure familia eta herrialde aldatzea, eta Armadaren ohorea", esan du Guaidok.
Gainera, laguntza humanitario hori biltzeko hiru puntu iragarri ditu Guaidok. Kolonbiako Cucuta hirian izango da bat, beste bat Brasilen antolatuko dute, eta hirugarrena, zehaztu ez duen Karibeko uharte batean.
"Militarren % 90 ez dago diktadorearekin, Venezuelako herriarekin baizik", esan du Guaidok. "Gehiago ez erreprimitzeko eskatzen diet", gehitu du.